11 izan ziren eskualdeko ikastetxe desberdinak ordezkatuz, eskola kirolaren programaren barnean Artxandan ospatutako txapelketan parte hartu zuten eskualdeko igerilariak. Guztiak Gipuzkoako selekzioaren izenean parte hartu zuten eta bertan parte hartu ahal izateko aurrez Gipuzkoako eskolarteko txapelketan lortu zuten txartela.
Luzea izan zen eguna, bidaia luzea, bazkaria, sari banaketa… denetik izan baitzuen, baina oso giro ona izan zen Gipuzkoako 100 igerilarien artean eta baita Bizkaia eta Arabakoekin batera ospatutako bazkarian ere. Lehen aldiz Gipuzkoatik kanpo lehiatzeko aukera ederki aprobetxatu zuten guztiek eta zita garrantzitsu hau hitz batekin laburtzekotan alebinen Ilusioa nabarmenduko genuke. Kirol emaitzak bikainak izan baziren ere, egun osoan laguntasuna, talde giroa, heldutasuna eta eskuzabaltasun handia erakutsi zituzten parte hartzaile guztiek.
Samaniego ikastetxea ordezkatuz lan ederra egin zuen Irati Aramendiak 100 Bizkar frogan. Anoetako herri ikastolatik ere Iker Carreterok lan ezin hobea bere bi frogetan, hobekuntza izugarria erakutsiaz. Hirukideko ordezkaria berriz Unai Santa Cruz izan zen eta honek ere 400 estiloetan lan benetan txukuna egin zuen. Laskorain ikastolaren ordezkaritza Jon Dorronosro, Olaia Urretabizkaia eta Eneko Garmendiak osatu zuten, hauek ere denbora bikainak lortu zituzten eta gainera Eneko eta Olaiak dominak ere eskuratu zituzten, biak bakarka eta baita Enekok Gipuzkoa ordezkatu zuten bi erreleboetan ere. Villabona aldeko eskolak ordezkatuaz berriz Iraia Otegik parte hartu zuen Asteasuko Pello Errota eskola ordezkatuaz eta benetan herrian harro egoteko moduko maila erakutsi zuen. Fleming eskolatik berriz bular estiloan maisu direla erakutsiaz igeri egin zuten Aiara Altuna eta Irati Sotok. Azkenik Zubimusu ikastolako ordezkaritza Maddi Matilla eta Naroa Erbitiren esku geratu zen eta lan borobila egiteaz gain Maddi matilla txapeldun izan zen 100 estilo frogan.
Eskolarteko txapelketekin amaitu badugu erehemendik aurrera ere asteburo izango dute zita politenbat eskualdeko igerilari gazte zein helduek. Lerro hauetatik beraz, zorterik onena guztiei.