Etxeko igerilariak Frantzia aldean emaitza politak

Erabiltzailearen aurpegia Tolosaldea IKT 2016ko maiatzaren 17a

Eskualdeko 3 igerilari asteburuan Gipuzkoako selekzioarekin Tarbesen ospatutako txapelketa batean izan dira

Maria Martin, Beñat Urruzola eta Pablo Uranga izan dira Tolosaldeatik selekzioarekin igeri ibili diren gazteak. Bakoitza estilo batean eta 3 bakarkako frogatan aritu da, hirurak 50, 100 eta 200 metrotako frogetan parte hartu dutelarik. Denboraldiko garai honetarako oso emaitza politak lortu dituztela aipatu behar da, izan ere oraindik ez daude punta puntako sasoian. Hirurak 50 metrotako igerilekuan bakoitzaren aurtengo denbora onenak egin dituzte eta baita sailkapen orokorrean postu politak lortu ere. Maria Tximeletan lehiatu da eta bi 3. Postu eta 5. Postu bat lortu ditu. Pablo bizkar estiloan lehiatu da eta 3., 4. Eta 10. Postu bat lortu ditu eta Beñat berriz bular estiloan lehiatu da eta 4.,9. eta 22.postua lortu ditu.

Honetaz gain Gipuzkoa ordezkatuaz errelebotako frogetan aritzeko aukera ere izan dute hirurek eta taldekako dominak jasota itzuli dira etxera. Beraz, asteburu emankorra selekzioko partaide gazteentzat

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!