Larunbatean benjamin nagusienak Gipuzkoako Igerilari Osoa txapelketan lehiatu ziren. Estilo bakoitzeko froga bat igeri egin zuten eta lauetan lortutako puntuak batuz gipuzkoako sailkapena osatu eta erabaki ziren txapeldunak.
50 tximeletan bi bigarren postu, bi laugarren eta bosgarren bat lortu zituzten igerilariek eta 100 bizkarrean hiru bigarren postu eskuratu zituzten. 100 bularrean, historikoki eskualdeko igerilarientzat froga kaxkarrena izan dena, 2 lehenengo postu lortu zituzten eta 100 libreetan berriz lehenengo eta laugarren postu bana.
Guztira 15 izan ziren parte hartu zuten igerilariak eta guztiek lan bikaina egin bazuten ere aipagarriak dira mutilen bi erreleboak, bietan Gipuzkoako Txapeldun izan baitziren. Bakarkako sailkapenean berriz, 4 frogen batura egin ondoren bigarren postu bat, laugarren eta bosgarren bana, bi zazpigarren eta hamar eta hamabigarren bana izan ziren. Sailkapen orokorrean gizonezkoetan Tolosaldea Gipuzkoako txapeldun izan zen eta sailkapen mistoan berriz hirugarren.
Igandean alebien txanda izan zen eta hauek ere bakoitzak igeri egindako bi frogetan emaitza bikainak izan zituzten. Guztira 6 urrezko domina, 8 zilarrezko domina eta 5 brontzezko domina eskuratu zituzten bakarka eta emozio handiko erreleboen ondoren neska mutilek 2. eta 3. bi postu eskuratu zituzten. Parte hartu zuten igerilariak 25 izan ziren estilo guztietan hobekuntza nabarmena egin badute ere bereziki aipatu behar da bular estiloan taldeak izan duen bilakaera. Aipatu Eskolarteko jokoetarako hainbat txartel eskuratu zituztela gaztetxoek eta baita Euskal Herriko txapelketetan parte hartzeko hainbat gutxienenko gainditu ere. Beraz alebinek oraindik ere lanean jarraitu beharra daukate, aste batzuetan bakoitzak bere onena emateko aukera izango baitute.
Emaitzak ikusita esan dezakegu gazteenak indartsu datozela! Zorionak guztiei!!