Asteburu ederra igeriketarentzat

Erabiltzailearen aurpegia Tolosaldea IKT 2016ko maiatzaren 10a

Badator igerilari benjamin nagusienek eta alebinek hainbeste itxarondako asteburua!

Maiatzaren 14 eta 15ean, etxean, Tolosako Usabal kiroldegian Gipuzkoako EskolartekoTxapelketak ospatuko dira.

Eskualdeko igerilari, zuzendaritza batzorde eta gurasoak gogoz ari gara Gipuzkoa osoko eskola eta taldeak ordezkatuz Usabalen ospatuko diren Txapelketak antolatzen.

Larunbaten, benjamin nagusiek Igerilari Osoa txapelketan parte hartuko dute. 50 tximeleta, 100 bizkar, 100 bular eta 100 libre frogetan parte hartuko dute gaztetxoek eta 4 frogetan maila onena ematen duten igerilariak izango dira txapeldun. Ez dute erronka makala eskualdekoek!

Igandean, berriz, alebinen txanda izango da, 2 froga egin beharko ditu bakoitzak, bat goizez eta bat arratsaldez. Frogak bakoitzaren gustu eta ezaugarrien arabera aukeratuak izango dira eta lan bikaina egiteaz gain Euskadiko Eskolarteko Jokoetara sailkatzeko txartelak lortzea izango da askoren helburua.

Bakarkako frogez gain errelebo frogak ere izango dira bi egunetan, beraz asteburu konpletoa guztientzat.

Bestalde, Gipuzkoako Selekzioak Tarbes-en (Frantzia) ospatuko den txapelketa batean parte hartuko du asteburu honetan bertan. Tolosaldeatik 3 igerilarik parte hartuko dute bertan, bakoitzak bere estilo eta frogetan. Maria Martin tximeletan lehiatuko da, Pablo Uranga bizkar estiloan lehiatuko da eta Beñat Urruzola, berriz, bular estiloan arituko da.

Lerro hauetatik zorterik onena guzti guztiei eta herritarrei berriz ginbidapena asteburuan Usabal kiroldegira gerturatzeko!!

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!