15-16 denboraldiko neguko zatiko azken txanpan sartu da dagoeneko eskualdeko igeriketa taldea. Euskal Herriko txapelketaren atarian Tolosaldeako Infantil, Junior eta Absolutuak Azpeitian jokatu den Gipuzkoako txapelketan parte hartu dute. Asteburu luzea izan da, baina aurrez ezarritako helburu gehienak lortuta itzuli dira gazteak etxera.
Villabona eta Tolosako igerilari infantilak bakarkako zein erreleboetako hainbat domina eskuratuta itzuli dira Tolosara. Lasterketa oso politak ikusteko aukera izan dugu asteburuan, batez ere emozio handiko errelebo bukaerak ikusi ditugularik. Guztiek orain arteko denborak hobetzea lortu dute eta ia denek bi aste barru Tolosan jokatuko den Euskal Herriko txapelketarako txartela eskuratu dute.
Absolutu mailako gazteak berriz maila handiko lehiaketa egin dute eta euren denbora onenetan lehiatu dira. Hauek ere erreleboka lan oso politak egin dituzte, 100 eta 50 metrotako errelebo ikusgarriak egin dituztelarik. Bakarkako sailkapenean, asteburu osoko emaitzak kontuan hartuz osatutako sailkapenean, Iosu Carrera eta Marta Alonso Tolosarrak Gipuzkoako hirugarren sailkatu dira.
Sailkapen absolutuan berriz mutilak bigarren, neskak laugarren eta mistoan berriz hirugarren egin dute taldeko nagusiek.
Bi aste hauetan Iruñean jokatuko den Junior mailako txapelketan eta Tolosan ospatuko den Infantil mailako txapelketan zentratuta lan egitea dagokio taldeari eta oraindik txapelketa hauetarako gutxienekoak lortu ez dituztenak asteburu honetan Lasarteko neguko azken liga jardunaldian izango dute aukera.