Igeriketa eskolako matrikula epea irekita

Erabiltzailearen aurpegia Tolosaldea IKT 2015eko irailaren 1a

Igeriketa eskola martxan hastera doa! izen ematea irekia dago!

Tolosaldea I.K.T igeriketa eskolan igeri ikasi nahi duten haurrentzat matrikula epea irekia dago. Datorren osteguna eta ostirala, irailak 3-4 haurren maila ikusteko eta informazioa banatzeko frogak egingo ditugu Usabal kiroldegiko igerilekuan arratsaldeko 17,00tatik 18,00tara. Froga hauek egiteko bainujantzia,
txanoa eta betaurrekoak ekartzea besterik ez da behar.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!