Uda honetarako Tolosaldea I.K.Tk eskaintza berezia antolatu du. Saioak Kirolzer enpresarekin elkarlanean antolatu dira eta Usabal kiroldegian eramango dira aurrera. Urtean zehar taldean aritzen ez den jendeari ere zuzenduak daude.
Etxeko txikienentzat JOLAS BLAI. 6-12 urte badituzu zatoz gurekin goiza pasatzera. Igeriketa eskolak eta jolasa uztartuaz ederki pasako dugu. 2 asteko txandak izango dira eta saioak egunero 11:00-13:00tara. ( 45 euro hamabostaldiko)
Nagusientzat berriz MASTER saioak martxan dira. Udako zeharkaldietan parte hartu edo igeriketa estiloa eta entrenamendua landu nahi badituzu gurekin duzu aukera bikaina. 2 asteko txandak izango dira eta saioak berriz egunero bi ordutegi desberdinetan aukeran, goizeko 8:00-9:00tara edo arratsaldeko 20:00-21:00tara. (45 euro hamabostaldiko)
Bi ekintzak teknikari aditu eta esperientziadunak zuzenduak izango dira. Animatu!
Izen emateak Usabal kiroldegiko harreran edo 667-631-742 telefonoan egin daitezke.
Bestalde, 2015-2016 denboraldirako matrikula zabalik dugu dagoeneko. Informazioa eskatu eta izen emateko deitu 667-631-742 telefonora.