Udaberriko Gaztea saria, txikien azken lehiaketa

Erabiltzailearen aurpegia Tolosaldea IKT 2015eko ekainaren 9a

Larunbat arratsaldean Ordiziako sarian parte hartu zuten igeriketa eskolako txikiak eta taldeko infantilak

Eskolako txikienak denboraldiko azken lehiaketan parte hartu zuten pasa den larunbatean eta ederki egin zuten gainera. Benjaminek bakoitzak aukeratutako estiloan 50 metroko lana burutu zuten eta ikasturte hasieratik ona izugarrizko hobekuntza erakutsi zuten. Urduritasuna albo batera utzi eta esperientzia hartu dutenez oso dotore eta nahiko azkar igeri egiteko gai direla erakutsi zuten. Asko gainera domina lepoan zintzilik eta eskuan gozoki poltsa hartuta pozik itzuli zen Tolosara.

Alebinak ere konfiantza handiz igeri egin zuten, baina hauek 2 frogatan parte hartu zuten, 50 eta 100 metroko distantzian, biak estilo berean. Batzuk inoiz igeri egin gabeko distantzia zuten, beste batzuk lehen aldiz igeri egin zuten egokitutako estiloa eta denak urtean zeharreko lan bikaina erakutsi zuten. Denboraldiko garai honi dagokion moduan oso azkar igeri egin zuten, nabarmendu, Kaiet Agotek 100 bizkarrean Espainiako txapelketarako gutxienekoa lortu zuela.

Infantilentzat berriz denboraldi amaierako lehen txapelketa izan zuten eta oraindik ere gorputza eta lana fintzeko aste pare bat falta bazaizkie ere denbora politak ikusi ahal izan genituen. Hauek asteburu honetan San Juan eta San Marcial sarietan eta datorrenean Gipuzkoako txapelketan urteko denbora azkarrenak egiteko lanean ari dira oraindik. Jarraitu gogor lanean! Animo!

Oso txapelketa luzea izan zen larunbatekoa eta arazo batzuk tarteko sari nagusiak banatu gabe geratu baziren ere arratsalde polita pasa genuen eta igerilarien jarrera ere bikaina izan zen. Beraz, lerro hauetatik zorionak parte hartzaile guztiei!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!