Junior eta absolutu taldea txukun Gasteizen

Erabiltzailearen aurpegia Tolosaldea IKT 2015eko ekainaren 9a

Pasa den larunbatean Gasteizen jokatutako Nuria Sanchiz sarian parte hartu zuten

Denboraldiko zita garrantzitsuenak gerturatzen ari dira eta pixkanaka talde nagusia ere maila gorena emateko prestatzen ari da. Larunbatean goiz eta arratsaldez igeri egin zuten gazteak, bakoitzak bi frogatan parte hartu zuelarik. Txukun igeri egin zuten eta denbora politak ikusi ahal izan ziren, hala ere, oraindik bakoitzak bere onena emateko aste pare bateko lan gogorra geratzen zaiela nabari da.

Lan ederra egin dute denboraldi osoan eta udako emaitzak ere bikainak izateko ahaleginean ari dira. Asteburu honetan, larunbat goiz eta arratsaldean San Juan eta San Marcial sarietan igeri egingo dute eta datorrenean berriz Gipuzkoako txapelketan.

Animo eta jarraitu lanean!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!