Euskadiko eskolarteko jokoetan bikain

Erabiltzailearen aurpegia Tolosaldea IKT 2015eko ekainaren 1a

Larunbatean Altzan jokatu zen txapelketa eta eskualdeko gazteak ederki aritu dira

Asteburuan jokatu dira Euskadiko eskolarteko jokoak. Aurreko asteburuan Gipuzkoako txapelketan sailkatutako 9 igerilari izan dira Tolosaldea I.K.T taldearen ordezkaritza osatu dutenak. Larunbat osoan zehar Gipuzkoako selekzioko 80 bat igerilarik parte hartu dute txapelketan, ia gehienak bi froga igeri egin dituelarik, bat goizean eta bestea arratsaldean.

Eskolako gazteak oso txukun igeri egin dute eta ia denak aurreko asteburuan egindako denborak hobetzea lortu dute. Horretaz gain zilarrezko eta brontzezko domina bana eskuratuta itzuli ziren etxera. Eguna ederki joan zen, selekzioan giro bikaina sortu zen eta gazteen kirol maila onaz gain portaera ere bikaina izan zen.

Denboraldiari amaiera ezin hobea ematen ari zaizkie eskualdeko txikienak eta oraindik ere gogotsu daude larunbat honetan Ordizian eta datorrenean etxean ikasitako guztia erakutsi eta denboraldia borobiltzeko.

Lerro hauetatik Zorionak txiki langile hauei!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!