Eskolarteko gipuzkoakoan ederki

Erabiltzailearen aurpegia Tolosaldea IKT 2015ko mai. 28a, 10:56

Larunbateko igerilari osoan eta igandeko txapelketan eskualdeko gazteak bikain igeri egin dute

Asteburu honetan eskolarteko Gipuzkoako txapelketa jokatu da Legazpin eta Tolosaldea I.K.T-ko amuarrain, izurde eta marrazoak bikain lehiatu dira. Ikasturte osoan zehar izugarri hobetu dutela erakutsi dute eta horretaz gain hainbat sari eta Euskadiko txapelketarako txartela ere lortu dute batzuk.

Larunbatean igerilari osoa txapelketa jokatu zen, bertan 2003 eta 2004.urteetan jaiotako mutilak eta 2003.urtean jaiotako neskak parte hartu zuten, guztira 22 neska mutil.

Igerilari bakoitzak 4 froga igeri egin zituen, bana estilo bakoitzeko. 50 tximeleta, 100 bizkar, 100 bular eta 100 libre hain zuzen ere. Guztiek bere lana oso txukun bete zuten eta emaitzak ere bikainak izan ziren. Ia guztiek euren denborak hobetzea lortu zuten dotoretasun handiz igeri egin ondoren. Bi brontzezko domina eta bosgarren postu bat izan ziren sailkapen orokorreko postu nabarmenenak.

Igandean, 2002 eta 2001.urteetan jaiotako mutilak eta 2003an jaiotako neskak parte hartu zuten eskolartekoan. Guztira 17 izan ziren eskualdeko ikastetxeen ordezkaritza osatu zutenak. Hauetako bakoitzak bi froga igeri egin zituen, bat goizean eta bestea arratsaldean, biak bakoitzaren gaitasun eta gustuen arabera aukeratutakoak. Guztiek, bezperan bezala oso dotore eta txukun egin zuten euren lana eta emaitzak ere bikainak izan ziren. Bakarkako frogetan 5 urre, 6 zilar eta 5 brontze eskuratu zituen taldeak eta erreleboetan berriz 2 zilar. Gainera igerilari hauetako 11 asteburu honetan Donostian jokatuko diren Euskadiko eskolarteko jokoetarako sailkatuak izan dira.

Asteburu borobila beraz taldeko gaztetxoek pasa dutena. Lerro hauetatik zorionak guztiei emaitza bikainagatik eta baita portaera eredugarriagatik ere!

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!