Eskolako igerilariak denboraldiko azken liga jardunaldian partu hartu berri dute Hernanin. Erronka gogorra izan dute denek, orain arte zailtaun gehieneko frogan parte hartu baitu bakoitzak.
Txikienak, benjaminak alegia, 100 metro estiloetan parte hartu zuten eta igerilekuko azkarrenak izan ez baziren ere 4 estiloak bikain menperatzen dituztela erakutsi zuten. Horretaz gain irteera eta biraketa txukun eta oso luzeak gauzatu zituzten. Amaitzeko, 6x25 metro estiloetako erreleboan ere parte hartu zuten eta honetan ere bikain aritu ziren.
Alebinak berriz 50 metro tximeletan eta 200 metro estiloak edo 400 metro estiloak igeri egin zituzten. 50 eta 200 egin zutenak, pixkanaka tximeletan hobetzen ari direla eta beste estiloetan berriz nahiko erraz igeri egiteko gai direla erakutsi zuten. Hauek ere biraketa eta irteera oso txukunak egin zituzten eta ederki gainditu zuten froga gogorra. 400 metro estiloak igeri egin zuten ausartak berriz urduritasunak alde batera utzi eta oso txukun igeri egin zuten. Tximeletako zatia nahiko luze egin zitzaien gehienei, baina behin hau gaindituta lasai hartu eta erraz menperatu zuten lana.
Guztiak, igerilari, guraso eta entrenatzaileak oso gustura itzuli ginen etxera eta datozen asteetako egutegi estuari begira jarriak gara. Dagoeneko gogotsu gaude larunbat honetan Apirilak 25 Tolosako Usabal kiroldegian jokatuko den XV. Paco Sanchez sarian parte hartzeko. Bertan eskualdeko txikienek 50 metro egin beharko dituzte bakoitzak aukeratutako estiloan eta alebinek berriz 100az gain 200 estiloak ere izango dituzte. Sari amaieran taldekako erreleboa jokatuko da Paco Sanchez sariak nora bidaiatuko duen erabakitzeko.