Emaitza politak Gipuzkoako txapelketan

Erabiltzailearen aurpegia Tolosaldea IKT 2015eko martxoaren 16a

Infantil, junior eta absolutuen taldea emakumezko, gizonezko nahiz sailkapen mistoan lehenengo postuan kokatu da

Asteburu honetan Tolosako Usabal kiroldegian jokatu da otsailan eguraldiagatik bertan behera utzitako neguko Gipuzkoako txapelketa. Egutegi eta denboraldiko planifikazioan oso egokia izan ez bada ere etxeko taldeak aukerari etekina atera dio eta igerilari gehienak bakoitzaren marka personal onenak lortu ditu edo oso gertu ibili da.

Aipagarria izan da infantilen taldeak egindako txapelketa. Azken hilabeteetan lan gogorra egiten ari dira eta denbora oso politak lortu dituzte, askok udako txapelketetara begira gutxieneko denborak eskuratu dituzte dagoeneko. Sailkapen orokorrean hainbat domina lortu dituzte infantilek eta erreleboetan ere oso txukun aritu dira.

Talde absolutuak berriz txapelketa txukuna egin du. Froga eta lehia ederretako protagonista izan dira etxeko helduenak eta erreleboetan ere lasterketa oso politak osatu dituzte. Hauetako batzuei datorren astean Malagan jokatuko den txapelketari begira bikain etorri zaie asteburuan igeri egitea konfidantza pixka bat irabazteko batez ere.

Neguko zatia borobiltzeko balio izan du txapelketak eta baita udako konpromezuei begira gogor lan egiteko ere. Hemendik zorionak gazte guztiei eta mila esker asteburuan txapelketa antolatzen lagundu duten guraso eta zuzendaritza batzordeari, kirolzer-i eta baita Tolosako Udalari ere.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!