Gaztetxoen txapelketaren ondoren asteburu honetan handienen txanda

Erabiltzailearen aurpegia Tolosaldea IKT 2015ko mar. 13a, 13:40

Aurreko bi asteburutan igeriketa eskolako gaztetxoak 50m txapelketa jokatu dute eta nagusiek berriz asteburu honetan, etxean, Gipuzkoako txapelketa izango dute

Azken bi asteburutan Gipuzkoa mailan antolatutako eskolarteko txapelketa garrantzitsua izan dute txikiek. Igerilari bakoitzak 50metrotako froga batean parte hartu du norberak gustukoen duen estiloan. Honetaz gain taldekako errelebo mistoak ere jokatu dira, 4x50 libre hain zuzen ere.

Lasarten jokatutako kanporaketan froga bakoitzeko lehen 12ak sailkatu ziren final handirako. Etxeko txikienak oso txukun igeri egin zuten eta ikasturtean zehar egindako lanari esker asko hobetzen ari direla garbi erakutsi zuten. Guztira 30 igerilari sailkatu ziren final handirako eta baita kategoria bakoitzeko erreleboak ere. Beraz lehen asteburuko lanarekin oso gustura itzuli ziren denak etxera.

Finala Legazpin jokatu zen pasa den asteburuan eta honetan ere bakarkako lanean txukun aritzeaz gain talde indartsua osatzen dutela ere erakutsi zuten. Guztiek euren lana oso ongi bete zuten eta bakoitzak lortutako puntuei esker sailkapen nagusian lehenengo postuetan kokatu ziren. Guztira bakarkako 9 domina ekarri zituzten etxera gaztetxoek eta taldeka berriz mutiletan lehenengo eta guztira bigarren sailatzea lortu zuten. Beraz goiz ederra izan zen igandean Legazpin bizitakoa. Zorionak guztioi!

Bestalde, asteburu honetan Tolosako Usabal kiroldegian atzeratutako Gipuzkoako neguko txapelketa jokatuko dute taldeko nagusiek. Denboraldiko momenturik onena ez bada ere asteburua aprobetxatu eta denbora politak ikusteko aukera izango da. Zorte on guztioi!

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!