Lan ederra 3.KZL jardunaldian

Erabiltzailearen aurpegia Tolosaldea IKT 2015ko ots. 23a, 13:21

Ordiziako Majori kiroldegian jokatutako eskolarteko jardunaldian maila txukunean igeri egin dute eskualdeko txikiek

Inauterietako ajea atzean utzi eta gogotsu igeri egin dute larunbat honetan eskolako txikienek. Oraingoan gainera txapelketa arinagoa egin asmoz bi txandatan igeri egin dute eta guztiok , igerilari, guraso eta teknikariok benetan eskertu dugu.

Lehenengo txandan 2005-2006 urteetan jaiotako neska mutilek bular estiloan igeri egin zuten. Lehen aldiz parte hartu zutenak 50m egin zituzten eta bikain gainditu zuten froga. Gainontzekoek 100m ko frogan parte hartu zuten eta benetan lasterketa oso politak ikusteko aukera izan genuen. Bularra amaituta 6x25 tximeletako erreleboan parte hartu zuen gure taldeak eta baita erronka bikain gainditu ere. Benetan lan bikaina egiten ari direla erakutsi zuten guztiek, beraz zorionak!

Bigarren txandan 2002-2004 bitartean jaiotako igerilariek igeri egin zuten. Lehenengo 50 eta 100m libre igeri egin zuten eta oso txukun igeri egiteaz gain pixkanaka azkar ere igeri egiten ikasten ari direla frogatu ahal izan genuen. Jarraian mutilek 200 bular eta neskak berriz 200 bizkar igeri egin zuten. Aurrekoan bezala froga luzeagoak ere txukun egiteko gai direla erakutsi zuten guztiek eta hauetan ere lasterketa ederrak ikusi ahal izan genituen.

Amaitzeko 4x50 bizkar erreleboak igeri egin zituzten eta beste behin ere maisutasunez garaile izan ziren etxekoak.

Zorionak parte hartzaile guztiei zuen astean zeharreko lan bikainagatik eta baita asteburuko emaitzagatik ere!

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!