Emaitza politak Getxon eta Andoainen

Erabiltzailearen aurpegia Tolosaldea IKT 2015eko urtarrilaren 20a

Eskualdeko igerilari haur eta gazteak bikain distantzia motz zein luzeetan

Larunbat goizean Getxon jokatu zen Euskal Herriko distantzia luzeko txapelketa. Bertan eskualdeko bi gaztek parte hartu zuten eta bikain egin zuten gainera. Ane Gonzalez Ibartarrak 3000 metro librean parte hartu zuen eta Junior mailan 2. eta absoluto mailan 4. egin zuen. Kepa Oiartzun Adunarrak berriz infantil mailan 5. Biek lehen aldiz parte hartu dute distantzia hauetan oso ongi egin badute ere era honetako lanetan etorkizun oparoa dutela erakutsi dute.

kirol zehaztasun ligako bigarren jardunaldia ere larunbatean jokatu zen, Andoaingo igerilekuan. Eskolako benjaminak estilo librean igeri egin zuten 50 eta 100 metroko distantzia eta guztiek oso txukun egin zuten. Ondoren bizkar erako erreleboan ere parte hartu zuten eta irteera luze eta estilo elegantez igeri eginaz maila handiko erreleboak ikusi ahal izan genituen.

Ondoren alebinak bizkar estiloan egin zuten 50 eta 100 metroko distantzia eta jarraian mutilak 200 libre eta neskak 200 bular igeri egin zuten. Guztiek orain arte ikasitakoa erakusteko aukera izan zuten eta pixkanaka estilo bikainarekin igeri egiteaz gain distantzia luzeagoak ere menpertazen dituztela erakutsi zuten.

Amaitzeko, tximeleta erako erreleboak ikusi ahal izan genituen eta estilo zailena bada ere txukun gainditu zuten froga gogorra.

Goiza eta arratsaldea luzeak izan ziren igerilari, guraso eta entrenatzaileentzat, baina haur eta gaztetxoak igerian ederki eta gainera talde giro bikainean ikusteak merezi izan zuen. Beraz asteburu bikaina izan da eskualdekoentzat. Zorionak guztioi!

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!