Bigarren postua Euskal Herriko kopan eta Gipuzkoakoan

Erabiltzailearen aurpegia Tolosaldea IKT 2014ko abe. 22a, 10:27

Asteburu honetan jokatu dira urtean zehar taldeka igeriketan jokatzen diren txapelketa garrantzitsuenak

Asteburuan mutilak Irunen jokatu dute Euskal Herriko kopa eta neskak eta mutil talde txiki batek berriz Zarautzen Gipuzkoako kopa.

Mutilek Irunen ezustekoa eman dute eta 2. Sailkatu dira, taldeak txapelketa honetan inoiz lortutako emaitza onena lortuaz zalantzarik gabe. Bertan Nafarroa, Gipuzkoa, Araba eta Bizkaiako 8 talde indartsuenak lehiatzen dira eta gureak Bidasoa XXIen atzean sailkatu dira Amaya (Iruña), Judizmendi (Araba) eta Getxo bezalako talde gogorrak atzean utziz.

Taldea oso ondo hasi ez bazen ere jardunaldi bakoitzeko postua hobetzen joan eta azken jardunaldian 2. postuan kokatu ziren. Aurrez egindako lana, izugarrizko kontzentrazioa, indarra eta irabazteko grina erakutsiaz denbora itzelak egin zituzten. Nabarmentzekoa da 4x100 L erreleboan egindako 3:28:5.

Pablo Uzkudun, Ekaitz Privado, Iosu Carrera, David Rodriguez, Imanol Eceiza, Jon Ander Perez, Beñat Bidaola, Xabier Beitia eta Kepa Oiartzun eta Joseba Zubeldia entrenatzailea izan dira igerilari bikain eta pertsona ezin hobez taldea osatu dutenak

Bejondaizuela mutilak!

Neskak Zarautzen ere 2. sailkatu dira, iaz lortutako lehen postua ezin mantenduta. Taldeak lan ona egin badu ere Izarraitz taldeko neskak (Azpeitia) jardunaldi bakoitzean aurre hartuta ibili dira eta euren talde indartsuari esker eta gure taldeak izandako zenbait akats eta zorte eskasa gehituaz ezinezkoa izan da aurre hartzea.

Zenbait frogetan oso denbora onak izan dira eta espero bezala puntu mordoa eskuratzea lortu du taldeak, baina erreleboetan eta batez ere igandeko jardunaldietan gureak ez dira hain fin aritu eta albokoak berriz ez dute barkatu. Oso politak izan dira 4x100 estilo eta 4x100 libre erreleboak batez ere.

Nesken taldeaz gain 7 mutilez osatutako taldetxo bat ere lehiatu da txapelketa honetan. Sailkapen orokorraz ahaztu eta euren denborak hobetzeko asmoz igeri egin dute eskualdeko gaztetxoak eta baita lortu ere. Askotan adinez nagusiagoen aurka eta serie oso zailetan igeri egitea egokitu bazaie ere benetan zoriontzeko lana egin dute eta helburua beteta itzuli dira etxera.

Oso lan ona , Zorionak!

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!