Marta Alonso eta Jon Ander Perez, Espainiako txapelketan

Erabiltzailearen aurpegia Tolosaldea IKT 2014ko abenduaren 12a

Espainiako txapelketa absolutua izango da gaurtik hasita Katalunian, Sabadellen.

Atzo osteguna, talde nagusiko Marta Alonso eta Jon Ander Perez euren entrenatzaile Joseba Zubeldiarekin batera Sabadell aldera bidaiatu zuten. Bidaia luzea izan zen eta hotela ezagutu, igerilekura gerturatu eta gaurko dena prestatu ostean leher eginda zeuden hirurak.

Gaur, txapelketako lehen eguna izango da eta neke eta urduritasunak albo batera utziaz azken asteetako lanaren emaitzak erakusteko momentua da. Martak 50 tximeleta eta Jon Anderrek berriz 200 libre izango ditu. Igandean Martak berriro ere igerilekura salto egingo du eta 100 tximeleta frogan parte hartuko du.

Ea ba etxeko igerilariak esperientzia polita bizitzen duten eta nola ez emaitza bikainak lortzen dituzten.

Zorte on hiruoi!

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!