Lasarten lan polita

Erabiltzailearen aurpegia Tolosaldea IKT 2014ko azaroaren 24a

Larunbat honetan Tolosaldea IKT taldeko infantil, junior eta absolutoek Lasarten igeri egin dute.

Larunbatean igeriketako bigarren jardunaldia jokatu zen Lasarten eta bertan, taldeko gazteak denboraldiari neurria hartzen ari direla ikusi ahal izan genuen. Gehienak 3 froga eta erreleboetan parte hartzeko aukera izan zuten eta denetik ikusi ahal izan bagenuen ere aipagarria da 400 estiloetan zein txukun igeri egin zuten. Oraindik ere goiz xamar denez 50 metrotako frogak ez ziren oso azkarrak izan eta aldiz 100 eta 200 metroko frogetako denborak nahiko politak izan ziren.

Giro paregabea izan zen Lasarten, bukaerako erreleboetan ikusleen animo ohiuekin nabaritu zenez eta egindako lanarekin gustura itzuli ginen.

Dagoeneko hurrengo erronkei begira jarrita daude igerilariak, larunbat honetan bi saio izango baitira, goizean Santurtzin eta arratsaldean Ordizian.

Lan bikaina, zorionak guztioi!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!