Igeriketa denboraldia hasi da

Erabiltzailearen aurpegia Tolosaldea IKT 2014ko azaroaren 11

Argazkia: igeri.net

Pasa den larunbatean hasi zen 2014-2015 igeriketa denboraldia. Infantil, Junior eta Absolutuen mailako lehen liga jardunaldia jokatu zen Hernanin eta bertan Tolosaldea I.K.T-ko 30 igerilarik parte hartu zuten. Nerea Pagolak denboraldi hasierako xehetasunak eman ditu Ataria Irratian.

Hernanin orain arte egindako lana erakutsi, lehen urduritasunak alde batera utzi eta maila txukunean igeri egin zuten taldeko gazteek. Aipagarria da taldearen jarrera baikorra eta erreleboetan erakutsitako maisutasuna. Aldi berean liga nagusira ongi etorria eman genien infantil mailan sartu diren neska mutilei eta taldera itzuli diren igerilari “zaharrei”. Guzti honek abiapuntua izan behar du aurrera begira etorriko diren erronkei indartsu heltzeko eta neguan gogor lan egiteko.

Bestalde, eskolako txikienek ere aukera bera izango dute larunbat honetan azaroak 15 Usabal kiroldegian arratsaldeko 16:00tan jokatuko den lehenengo eskolarteko liga jardunaldian. Bertan igerilari benjamin eta alebinak parte hartuko dute eta bizkar, bular eta estilo librean igerian ikusi ahal izango ditugu.

Zorionak beraz taldeko igerilariei eta eskolakoei berriz zorte on eta animo!

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!