Matrikulazio epea ireki du Tolosaldea IKT-k

Erabiltzailearen aurpegia Tolosaldea IKT 2014ko irailaren 1a

TIKT eskola ospetsuak, igeri egiten ikasteko aukera bikaina eskaintzen dizu 6 eta 12 urte bitartean badituzu. Tolosa eta Villabonako igerilekuaetan ikas ditzakezu bizkar, tximeleta, bular eta krol estiloak. Tolosan matrikula epea irekita dugu dagoeneko.

Gure eskolako taldeek animalia desberdinen izenak dituzte eta talde bakoitzak kolore bateko txapela. Horrelako bat izan nahi?

Horretarako hitzorduak irailaren 4an arratsaldeko 16.30eank edo 5ean 11:30ean izango dira. Usabal kiroldegiko  igerileku barruan, bertan frogatxo bat egingo dugu. Egun hauetan agertzea ezinezkoa duenak 667 63 17 42   telefonora dei dezake, edo tolosaldeaikt.tek@gmail.com helbidera e-maila idatzi.

Gurasoek ere badute beraien tamainako “master” entrenamendua Tolosaldea IKT-n. Entrenatzaile baten laguntzaz teknika hobetu eta igeriketa urte osoan zehar egin nahi baduzu, eskura ezazu informazioa gure telefonora deituta.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!