45.San Juan saria

Erabiltzailearen aurpegia Tolosaldea IKT 2014ko ekainaren 19a

Ekainak 21, larunbata, igeriketako San Juan saria eta eskolako igerilarien erakustaldia izango da Usabalen

Larunbat honetan, Ekainak 21 Usabal kiroldegiko igerilekuan 45. San Juan saria jokatuko da. Saria goiz osoan zehar izango da 10:00tan hasita.

Tolosaldea I.K.T ko igerilari nagusienek Gipuzkoako eta Arabako beste hainbat taldeetako igerilariekin batera jokatuko dute txapelketa hau. Igerilariak uda garaiko txanpan murgilduak daudenez  maila handiko txapelketa izango da larunbat honetan ospatuko dena.

Txapelketaren amaieran berriz Tolosaldea I.K.T eskolako igerilariak urtean zehar ikasi dutena azalduko digute erakustaldi batean. Erakustaldian eskolako Txalburu, Dordoka, Igel, Amuarrain, Izurde eta Marrazoak parte hartuko dute.

Familiarteko, lagun eta orohar igeriketa gustuko duen edonork aukera bikaina du beraz larunbatean Usabalen kirol honekin gozatzeko. Guztiak gonbidatuak zaudete!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!