Final bakoitzeko irabazleak garaikur dotore bat eraman zuen etxera eta finalista guztiei diploma bana banatu zitzaien Copy-Tec dendaren laguntzari esker.
Larunbatean Aralar Kirolak, Shanti Kirolak eta Yepá Bainujantziak dendei esker kirol material piloa zozkatu zen parte hartzaileen artean. Gainera askaria ere izan zuten parte hartzaileek Ogi-Berriren laguntzari esker.
Gorka Otaegi aurkezleak eta Imanol Eceiza Kortxera dj-ak emozioz betetako atmosfera sortu zuten Usabalgo igerilekuan, inoiz igerileku batean ikusi gabekoa, mundiala izan zen. BideGoxo Jatetxeari ere eskerrak prestatutako hamaiketako bikainarengatik.
Antolaketan lagundu duzuen guraso eta igerilari guztiei mila esker!