Paco Sanchez Txapelketa, apirilaren 5ean eta 6ean

Erabiltzailearen aurpegia Tolosaldea IKT 2014ko martxoaren 28a

Tolosaldea IKT taldeak antolaturiko Paco Sanchez Igeriketa Txapelketa inoiz baino fresko eta berriago datorkigu aurten. Memorial honen XIV. ekitaldia apirilaren 5 eta 6an izango da Tolosako Usabal kiroldegian.

Aurreko urteetan bezala eskola kirolean igeri aritzen diren gaztetxoei zuzendutako txapelketa izango da eta bertan Gipuzkoako txoko desberdinetako  2002-2005 urte bitartean jaiotako neskatoak eta 2000-2005 urte bitartean jaiotako mutikoak parte hartuko dute.
Txapelketa inoiz baino arinago eta erakargarriagoa suertatzeko parte hartzaileek aukeratutako estiloan 50 metro egingo dituzte lehen egunean (apirilak 5, kanporaketa),  eta saio honetako 8 azkarrenak berriz final handia jokatuko dute igande goizean (apirilak 6, finala).
Taldekako sailkapenari dagokionez, Paco Sanchez saria lortzeko norgehiagoka itzela izango da 10x50 libre erreleboan. Lehia, final guztiak jokatu ondoren izango da eta bertan talde bakoitzeko adin ezberdinetako neska mutilek nahastuta parte hartuko dute.
Igeriketa festa handi hau gogoz antolatzen ari gara igeriketa taldetik eta gonbidapena luzatu nahi genizueke guztioi igerilekura gertura zaitezten.

Honekin batera, eskerrak eman nahi genizkieke txapelketa hau antolatzen laguntzen ari zaizkigun gurasoei, Tolosako udalari eta batez ere speaker-ari eta merkatariei. Eskerrak beraz, Gorka Otaegi, Ogi-berri, Shanti kirolak, Kopi-tec,  Aralar kirolak eta Yepa bainujantziak-ri.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!