Giza katea 2018

Giza katearen inguruko batzar informatiboa, gaur, Tolosan

Erabiltzailearen aurpegia Tolosaldea Gure Esku 2018ko maiatzaren 14a

Hilabete baino gutxiago besterik ez da geratzen giza katerako eta guztia antolatze aldera, giza kateari buruzko batzar informatiboa egingo du, gaur, Tolosako Gure Esku Dagok.

Herrikideak informatu eta ekainaren 10ean boluntario aritu nahi dutenei ateak zabaltzea du helburu bilerak. Ordubeteko saioa izango da.

Eguna: maiatzak 14, astelehena
Ordua: 19:00-20:00
Tokia: Kultur etxeko areto nagusia

IZENA EMATEKO DEIA

Bestalde, giza katean lekua ziurtatu nahi duenak, lehenbailehen izena eman behar du. Saretzeko hiru aukera daude zabalik:

1) Agintari kalean ireki dugun dendan —ostegun eta ostiraletan 18:30etatik 20:30etara eta larunbatetan 10:00etatik 13:00etara—,

2) Larunbat goizetan Trianguloan jartzen dugun postuan, edo

3) Internet bidez GEDren webgunean https://gizakatea.gureeskudago.eus/.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!