Giza katerako izena emateko aukera izango da, asteburuan, Ibarran

Erabiltzailearen aurpegia Tolosaldea Gure Esku 2018ko apirilaren 12a

Gure Esku Dagok ekainaren 10ean antolatu duen giza-katean izena emateko aukera izango da Ibarran, apirilaren 13 eta 14an.

Apirilak 13, ostiralean, arratsaldeko 19:00etatik aurrera, Danon Txokoa tabernaren aurrean jarriko dugu mahai bat; eta apirilak 14, larunbatean goizez izango gaituzue plazan bertan. Izen-emateak bost euroko kostua du eta trukean GEDeko zapia jasoko duzu!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!