Eskura prozesua, Erabakiaren Aroaren lehen urratsa

Erabiltzailearen aurpegia Tolosaldea Gure Esku 2015ko urr. 27a, 16:05

Pasa den ekainaren 21ean “Erabakiaren Aroan” sartu ginela esan, eta agindu genuen uda ondoren erabakia ahalbidetuko zuen norabidean urrats berriak emango genituela. Bada, “Eskura” hausnarketa da aro berri honen lehenengo pausua: herritarren artean Gure Esku Dagok hurrengo hiru urteko epean izango duen ekinbidea zehaztea.

Tolosako Gure Esku Dagok hausnartzera bultzatu nahi zaitu. Hori dela eta, datorren ostegunean, hilak 29, Abastosen burutuko dugun bilera informatibora agertzeko gonbitea luzatzen dizugu. 19:00etan elkartuko gara eta bilerak ordu erdi inguru iraungo du. Bertan, “Eskura” prozesuaren inguruko azalpenak emango dira, eta dokumentua nola bete dezakezun ere agertuko zaizue.

Bilerara agertzerik izango ez bazenu ere, eztabaida txostena betetzera animatu nahi zaitugu; izan ere, zure ekarpenak, guztion ekarpenak behar-beharrezkoak dira. Gure Esku Dago herritar mugimendua da, aniztasuna nahi eta bilatzen duen dinamika. Horregatik, ahalik eta jende gehiena bultzatu nahi dugu iritzia ematera. Era berean, zure lagunak eta ezagunak “Eskura” dinamikan parte hartzera animatzeko ere eskatzen dizugu, dinamikak arrakasta izatea nahi badugu eskuz-esku eta ahoz-aho zabaldu behar baitugu.

Informazio gehiago nahi baduzu, agertu osteguneko bilerara, eta bestela, “Gure Esku Dago”ren web gunean ere topatuko duzu informazioa.

Parte hartzeko baldintza bakarra sareturik egotea da, eta web orrian bertan baieztatu dezakezu hala den. Sareturik ez bazaude, web orrian bertan saretu zaitezke.

Zurekin gehiago gara!

Har ezazu parte “eskura” prozesuan. Zure Esku Dago. Gure Esku Dago!

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!