Trafikoan aldaketak egingo dira, bihartik aurrera, Gudari kalearen inguruan

Erabiltzailearen aurpegia Tolosako Udala 2018ko azaroaren 15a

Gudari kaleko lanak direla-eta, bihartik aurrera trafiko aldaketak izango dira inguruko kaleetan, 08:00etatik aurrera.

Gudari kalean, Samaniego eta Foruen bitarteko zatia trafikoarentzat zabalik geratuko da. Horretarako Samaniego kalearen noranzkoa aldatuko da eta ibilbidea berria honakoa izango da: Nafarroa etorbidea-Samaniego-Foruen etorbidea-Nafarroa.

Lizardi plazan ere trafikoa aldatuko da eta Foruen eta Laskorain bitarteko zatia trafikoari itxita geratuko da. Laskorain kaletik Zubi Berri aldera atera beharko da derrigorrez, Foruen aldera itxita egongo delako.
Zumalakarregi paseoko zatia une honetan dagoen bezala mantenduko da, hau da, Zezen plazatik Lizardi aldera.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!