Andia kalea itxiko dute ostegunean, porlanezko zorua kentzeko lanak direla eta

Erabiltzailearen aurpegia Tolosako Udala 2017ko abenduaren 12a

Andia kaleko porlanezko zorua kenduko da datorren ostegunean, abenduak 14. Ondorioz, itxita egongo da kale horretako eta Inpernu kaleko garajeetako pasabidea 08:00etatik 14:00etara. Tarte horretan ibilgailuek ez dute sartzerik ez ateratzerik izango kale horietatik.

Bestalde, 14:00etatik aurrera, Andia kalea itxita egongo da lanak bukatu arte, eta Inpernu kaleko garajeetako sartu-atera Euskal Herria plazatik barrena egin beharko dute ibilgailuek.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!