Abendua eta urtarrila arteko haur zine bonoak zortzi film eskainiko ditu

Erabiltzailearen aurpegia Tolosako Udala 2017ko abenduaren 5a

Abenduaren 6an hasi eta urtarrilaren 21a bitarte luzatuko den zine bonoa asteartean, abenduak 5, jarriko da salgai Leidorreko leihatilan, 17:00etatik 19:00etara. 

Zortzi film ikusteko aukera izango dute haur eta gaztetxoek. Filmak, ohiko eran, igande eta jaiegunetan izango dira, guztiak 17:00etan, Leidor aretoan. Hauxe da programazioa: 

  • Abenduak 6, asteazkena: Deep.

  • Abenduak 8, ostirala: Deep.

  • Abenduak 10, igandea: Gatos. Un viaje de vuelta a casa.

  • Abenduak 17, igandea: Richard Zikoina.

  • Abenduak 23, larunbata: Paddington 2 (euskaraz).

  • Urtarrilak 2, asteartea: Coco.

  • Urtarrilak 4, osteguna: Coco.

  • Urtarrilak 7, igandea: Sagu & Pagu (euskaraz).

  • Urtarrilak 14, igandea: El pequeño vampiro.

  • Urtarrilak 21, igandea: Igelen erresuma.

Urtarrilaren 2 eta 4an eskainiko den Coco filmaren estreinaldia izanik, bonutik kanpo geratuko da eta bonudunek 3,5€ gehiago ordaindu beharko dute. 

Bonuen salmenta: abenduak 5, asteartea, 17:00-19:00, agortu bitartean. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!