Udaltzainek bide-heziketa landu dute Tolosar gaztetxoekin

Erabiltzailearen aurpegia Tolosako Udala 2017ko azaroaren 16a

Azken asteetan Tolosako Udalak eta ikastetxeek Bide Heziketa garatu dute elkarlanean. Udaltzaingoaren eskutik, haurrei errepideen inguruko eta zirkulaziorako oinarrizko kontzeptuak irakatsi dizkiete, horretarako azalpenak eta praktika uztartuz.

Besteak beste, umeei errepidea, espaloia eta jolasgunea desberdintzeko irizpideak eman dizkiete: horietako espazio bakoitzak zein funtzio duen, eta bakoitzean nola jardun behar duten. Honela, zebrabideak nola zeharkatu behar dituzten, udaltzainek keinuek zer esan nahi duten edota seinaleen formak bereizten ere irakatsi diete udaltzainek.

Guztira 450 gaztetxok hartu dute parte herriko hiru hezkuntza zentrutan: Samaniego, Herrikide eta Laskorain ikastola. Samaniego ikastetxean, 1, 2, 3 eta 4. mailetako 12 gelek hartu dute parte; Laskorain ikastolan 3. mailako 4 gelek; eta Herrikide ikastetxean, berriz, 3. mailako 3 gelek.

Lanketa honekin, ikasleei oinarrizko irizpideak erakusteaz gain, Udaletxea eta udaltzaingoaren figura umeengana hurbildu nahi izan da. Datozen urteetan ere lanketa honekin jarraitzeko asmoa du udaltzaingoak, eta adin esparrua zabaltzea ere aztertzen ari da.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!