Tirolina ezarri du Udalak Usabalen

Erabiltzailearen aurpegia Tolosako Udala 2017ko azaroaren 8a

Haurren hiria programa martxan jarri zenetik, gazteek behin eta berriz eskatu duten eta edizio guztietan nabarmendu den proiektua jada gauzatu da. Usabaleko skate parkearen ondoan, 40 metroko tirolina ezarri du Udalak. Urriaren erdialdean jarri zen, eta proba ezberdinak burutu ostean, erabilgarri dago. Tirolina bikoitza da, eta lurretik metro bat inguruko altuera hartzen du. 

Joko berri hau edozein gaztetxok erabiltzeko pentsatua dago eta irekia da erabilera. Erabiltzaileen segurtasuna bermatzeko neurriak hartu dira: eremu laua eta oztoporik gabekoa aukeratu da eta bertan jolaserako lur egokia jarri da. Bestalde, inguruaren eta erabileraren inguruko seinaleztapena ere ezarri da panel ezberdinen bitartez.

Proiektuak 17.500 euroko aurrekontua izan du eta obra Tolosako Udaleko brigadaren eta tirolinaren ekoizpen enpresak, Lurkoi-k, burutu dute.

Joko berri honen instalakuntzaz gain, Tolosako Udalak herrian barrena dituen 30 haur parkeak aztertu ditu eta bertatik eratorritako beharren araberako aktuazio plan bat definitu da. Jada gauzatu dira mantenu lan ugari eta urtea amaitu aurretik beste hainbat burutzea dago aurreikusita. 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!