Astelehenetik larunbatera (azaroak 6-11 eta 13-16): Nafarroa etorbidea trafikoari erabat itxita egongo da. Ondorioz:
-
Autoak: autoen trafikoa Gudari eta Oria kaleetatik bideratuko da.
Kaleko garajeetarako sarbideak honela antolatu dira: Samaniegoko garajeetara sarrera zubi berritik izango da, Laskorain-Gudari kaletik (inĚauterietan bezalaxe). Emeterio Arreseko garajeetakoa, berriz, Oria kaletik. Emeterio Arresen bi norabideak jarriko dira.
-
Autobusak: Nafarroa Etorbideko Telefonikako parada ezgaituta egongo da; ondorioz, Agaramundun egingo dute geldialdia autobusek.
Igandetan (azaroak 5 eta 12): Nafarroa etorbidea trafikoari erabat itxita egongo da. Ondorioz:
-
Autoak: autoen trafikoa Berazubitik bideratuko da.
Kaleko garaje guztietarako sarbidea zubi berritik izango da, Laskorain-Gudari kaletik (inĚauterietan bezalaxe).
-
Autobusak: aste egunetan bezalaxe, Nafarroa Etorbideko Telefonikako parada ezgaituta egongo da; ondorioz, Agaramundun egingo dute geldialdia autobusek. Horrez gain, Zezen Plazako geltokian beharrean, Oriaburu eraikinaren parean egingo dute geldiunea.
Herritar, eta bereziki bizilagunek, edozein zalantza edo arazoren aurrean Udalera jo dezakete, ondorengo telefonora deitu: 943 67 58 58 edo udaltzainburuzagitza@tolosa.eus-era idatzi.