Egitasmoak Tolosako ikastetxe guztiak eta ikastetxe horietako hezkuntza-komunitate osoa hartu du aintzat: ikasleak, irakasleak, orientatzaileak, gurasoak eta jangelako hezitzaileak. Eta martxan jarritako prozesuan ere, horien denen parte-hartzea ari gara sustatzen.
Bilera hauek egin ditugu azken urteetan egindako lana ebaluatzeko, gaur egungo beharrak ezagutzeko eta etorkizuneko erronkak identifikatzeko beharrezkoa dugun informazioa eskuratzeko:
- Talde-elkarrizketak egin ditugu ikastetxe guztietan, eta orain arte proiektua garatzeaz arduratu diren adituekin elkartu gara.
- Bilera irekiak egin ditugu hezkidetza-proiektuan inplikatutako kolektibo guztiekin: irakasle eta orientatzaileekin, ikasleekin, gurasoekin, jangelako hezitzaileekin eta udal- teknikariekin.
- Martxan jarritako prozesuaren azken txanpan gaude dagoeneko, eta azken bilera bat egitea falta zaigu. Topagunean lan-saio ireki bat egingo da. Bertan, prozesuan orain arte egindako lana partekatuko dugu, eta, batez ere, gaur egungo egoeraren diagnostikotik abiatuta, etorkizun hurbilera begira jarriko gara, hezkidetzarekin lotutako erronka eta lehentasunak adosteko. Lan-saioa urriaren 18an izango da, 17:00etatik 20:00etara, Kultur Etxeko Areto Nagusian.
Edozein zalantza argitzeko, Udaleko Berdintasun Sailarekin jar zaitezkete harremanetan 943 69 75 00 telefono-zenbakira deituz, berdintasuna@tolosa.eus -era idatzi, edota sare sozialen bitartez (Tolosa Berdintasuna).