Tolosa AVIAMAren Batzar Orokorrean

Erabiltzailearen aurpegia Tolosako Udala 2017ko irailaren 25a

Tolosako alkate Olatz Peon Ormazabal eta Kulturako zinegotzi Nuria Carbonell parte hartu dute asteburu honetan, Topic-eko zuzendari eta Unima Nazioarteko idazkari nagusi Idoia Otegirekin batera, Frantziako Charleville-Mezières herrian egin den Txotxongiloen Lagun Hirien Elkartearen (AVIAMA) Batzar Orokorrean.

AVIAMAk txotxongiloaren artearekin zerikusia duten hainbat hiri biltzen ditu; besteak beste Segovia, San Petersburgo (Errusia) Bialystock (Polonia) Gante (Belgika), Lida (Japonia), Liberec eta Pilsen (Txekiar Errepublika), Ségou (Mali) eta Tolosa herria Elkartearen helburua, nazioarteko lankidetzaren bidez, bereziki txotxongiloraen artearekin bat egiten duten hirien kultur-sustapen da. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!