'Rara' filma Leidorren, LGTBI kolektiboaren Latinoamerikako errealitatea ezagutarazteko

Erabiltzailearen aurpegia Tolosako Udala 2017ko irailaren 22a

Arratsaldeko 19:30ean eskainiko da eta 2 euroko prezioa izango du. Filmaren ostean mahai ingurua antolatu du Udalak LGTBI kolektiboaren egoera Latinoamerikan gertutik ezagutzen duten adituekin. 

Mugen Gainetik elkarteak garatutako proiektauren barruan kokatzen da filma: "LGTBI Kolektiborako nazioarteko koordinazio guneak eta gipuzkoako hiritarren kontzientzia kritikoa" hain zuzen. Helburu nagusitzat dute gipuzkoar biztanlegoaren artean LGTBI kolektiboak Latinoamerikan bizi duen errealitatea ezagutaraztea, eraldaketarako tresna gisa kultura erabiliz.

"Rara" filmaren emanaldia eta ondorengo mahai inguruaren bitartez bi emakume txiletarren istorio erreala ikustarazteko aukera izango du ikuslegoak. Emakume hauek hainbat eta hainbat oztopo gainditu behar izan zituzten beraien alabaren zaintza lor ahal izateko bi emakume zirenaren arrazoi soilarekin.

Ondoren Latinoamerikako LGTBI kolektiboaren errealitatearen inguruan ospatuko den mahai- inguruan Rolando Salazarrek eta Deivis Venturak hartuko dute parte:

  • Rolando Salazar (Perú), zine-zuzendaria eta iada 8 edizio ospatu dituen Limako Out Fest Gay Lesbo Trans Zine Jaialdiaren zuzendaria. LGTBI kolektiboaren eskubideen aldeko ekintzailea Perun, non LGTBI handitzen doan urtetik urtera.

  • Deivis Ventura (Dominikar Errepublika), zine-zuzendaria, politikaria, LGTB ekintzailea eta hezitzailea. PNUDek sustatzen dituen GIB Egitasmorako eta aniztasun sexoafektibo eta giza-eskubideen aldeko ekintzetan laguntzaile.

    Bi zine-zuzendari hauek lehen pertsonan kontatuko dute zeintzuk diren beraien herrialdeetan egunero aurkitzen dituzten zailtasunak eta bilatzen dituzten helburuak.

    Aldi berean, homofobiaren aurkako eta berdintasunaren aldeko 5 kontinenteetako irudiez osatutako erakusketa jarriko dute Leidorreko sarreran. Hauxe da erakusketa

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!