Ekipamendu soziokulturalen beharrei buruzko ikerketa abiatuko du irailean Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Tolosako Udala 2017ko abu. 22a, 12:52

Zazpi hilabetetan egingo duten azterketa bi fasetan gauzatuko da eta 24.500 euroko aurrekontua izango du. 

Udal eskumenekoak diren azpiegituren azterketa gauzatzeko pausu ugari ematen ari da Tolosako Udala, eta horren adierazle da irailean abiatuko den udal ekipamendu soziokulturalen azterketa. Udal Gobernuak beharrezkotzat du eraikinen nolakotasuna aztertu eta herritarrek dituzten beharrei egokitzea.

Alkateak adierazi duenez, Tolosa herri “dinamiko eta bizia” da. Horren ondorioz, proiektu berri ugari sortzen dituzte urtean herritarrek zein erakundeek, eta gero eta baliabide gehiago eskatzen dituzte: "Udalak herriarentzako interesgarri den proiektu orori bidea eman nahi dio; efizientzia izango da horretarako bidea”.

Hori horrela, honako eraikin eta lokalak aztertuko dituzte: Arkauteko txaleta, Ferialekua, Aranburu Jauregia, Errota, Nafarroa Etorbideko 6. zenbakiko eraikina, Unipapeleko eraikina, Plaza Zaharreko 10. zenbakian dagoen lokala, Korreo kaleko 27. zenbakian dagoen eraikina, Kultur Etxea, Zezen-plaza, Korazonistetako eraikineko lokalak, Abastoseko 1. solairua, Gorosabel Zaharra, Sevendenea, Emeterio Arreseko eraikina, Leidor Aretoo solairuartea, Elkano 15-16ko lokala eta Zuloaga Txiki.

Bi fase ezberdinetan gauzatuko da ikerketa:

  1. fasean, gaur egungo beharren eta 10 urtera begira sor litezkeenen azterketa burutuko da. Honek hiru hilabete irautea aurreikusi da.

  2. fasean, lehenengoan batutako beharrak kontuan izanik, ekipamenduen egokitze proposamena garatuko da. Horri, eraikinek proposatutako erabilera bete ahal izateko beharrezko duten moldaketaren azterketa ekonomikoa ere gehituko zaio (obra zibila, argiteria, altzariak, ekipo informatikoak...). Bigarren fase hau lau hilabeteko epean gauzatzea aurreikusi da.

Guztira, beraz, zazpi hilabeteko epean burutuko den azterketak 24.500 euroko (BEZ barne) aurrekontua izango du. Ardura Hiritik at. Koop enpresarena izango da. Bertatik ateratako ondorioek udal eraikinen aprobetxamendu “osoa” burutzea eta herritarren beharrei “aurre” egiteaahalbidetuko duela adierazi du Tolosako Gobernuak. 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!