Tolosako eraikinen 277 argazki aurkeztu dituzte 2018ko egutegia osatzeko lehiaketara

Erabiltzailearen aurpegia Tolosako Udala 2017ko uztailaren 12a

2016ko lehiaketako argazki sariduna.

2018ko Tolosako Egutegia osatuko duten argazkiak aukeratzeko Tolosanklisk lehiaketa zabaldu zuen Tolosako Udalak eta amaitu da parte hartzeko tartea. Aurkeztutako argazki guztiak www.tolosa.eus webguneko Tolosanklisk atalean ikus daitezke. 

Egun gutxi barru hasiko da bigarren fasea. Epaimahaiak 40 argazki aukeratuko ditu eta bozka gehien jasotzen dituen argazkia izango da egutegiko azaleko argazkia. Ondoren, hilabete bakoitzeko argazkiak –12 guztira– aukeratuko ditu epaimahaiak.

Hainbat sari daude jokoan. Irabazlearen argazkia egutegiaren azalean agertuko da eta 600 euroko dirusaria eskuratuko du. 12 finalistek 200 euro jasoko dituzte eta egutegiaren hilabeteetako batean agertuko da argazkia. Azkenik, bozka ematen duten guztien artean I-pad mini bat zozkatuko dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!