2017ko diru-laguntzen deialdia zabaldu du Berdintasun Sailak

Erabiltzailearen aurpegia Tolosako Udala 2017ko uztailaren 11

Deialdi horren helburua da Tolosako esparru guztietan emakumeen eta gizonen arteko parekidetasuna bultzatzeko programak sustatzea. Proiektuak aurkezteko epea abuztuaren 7a da.

Irabazi-asmorik gabeko elkarteei, erakundeei edo pertsona fisikoei zuzendutako diru-laguntza deialdia zabaldu du Tolosako Udaleko Berdintasun Sailak. Deialdi horren helburua da Tolosako esparru guztietan emakumeen eta gizonen arteko parekidetasuna bultzatzeko programak sustatzea. 

Diru-lagutza horiek eskatu ditzakete beren jardueraren zati nagusiena Tolosak egiten duten talde edo banakoek, "betiere emakume eta gizonen arteko parekidetasun alorrean lan egiten badute", jakinarazi du Tolosako Udalak. 

Eskaerak abuztuaren 7ra arte aurkeztu ditzakete herritarrek Tolosako Udaleko Herritarren Arreta Zerbitzuan eta eskaera orriak www.tolosa.eus webgunean eskura daitezke. Deialdiaren oinarriak hemen irakur daitezke.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!