Oinezkoen bidea desbideratuko dute Tolosana inguruko egokitze lanengatik

Erabiltzailearen aurpegia Tolosako Udala 2017ko uztailaren 10a

Argazkia: Tolosako Udala

Tolosako Udalak Tolosana ingurua eraberrituko du eta ondorioz, Ibarrara joateko bideetan aldaketak egingo dituzte lanek iraun bitartean.

Uztailaren 12an hasiko dira asfaltoa goratzeko lanak. Tolosa eta Ibarra batzen dituen errepidean arituko dira lanean eta oinezkoentzat moztu egingo dute bide hori. Beraz, Zumardira doan zubitik joan beharko dute.

Bestetik, obrak egingo diren lekuan dagoen autobus geltokia ere lekuz aldatuko da Ibarra aldera, zubi metaliko aldera. Lanek urri amaiera arte iraungo dutela aurreikusten da eta oinezkoen bidea ere ordura arte egongo da itxita.

Ibilgailuentzat irekita egongo da errepidea. Hainbat fase izango dituzte egokitze lanek, baina autoentzat errepidea irekita egongo da beti.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!