Hernaniko Udaleko ordezkariak eta Berriak Hernaniko Merkatari eta Ostalarien Elkarteko kideak Tolosako Udaletxera bertaratu dira. Sektorea ardatz, Udala Tolosa&Co Tolosako merkatari elkartearekin eta beste hainbat agenterekin elkarlanean sustatzen ari den udal politika ezagutzeko aukera izan dute, bai eta garatu diren ekimenak eta sektoreak herrian duen garrantzia sozial, ekonomiko eta kulturala ere.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?