Tolosandblues jaialdiak musikaz blaitu du Tolosa lau egunez

Erabiltzailearen aurpegia Tolosako Udala 2017ko uzt. 4a, 14:20

Argazkia: Tolosako Udala

TOLOSANDBLUES jaialdiaren 13. edizioa amaitu berritan, Tolosako Udalak eta antolakuntza lantaldeak balantze “oso positiboa” egin dute: “Laburbilduz esan genezake jaialdiak arrakasta bikaina izan duela bai publiko kopuruaren aldetik baita eszenatokiei dagokienez ere. Horrez gain tabernatan egindako kontzertuetara iaz baino jende gehiago hurbildu da”.

Taldeek ere “espero” zuten maila “altua” eman dutela dute iritzi: “Ostegunetik hasita, Star Blues laukotearekin, igandean Txurrerian Tina Massawi Tríoren emanaldiarekin amaitzeko, non eta Joan Pau Cumellasek bidaia zoragarrian murgildu gintuen bere armonikekin”.

Zalantzarik gabe aurtengo izarra Kaliforniatik heldu den Alex Schultzen gitarra-jotzaile aparta izan dela gaineratu du lantaldeak: “Gure herrian inoiz izan dugun -eta etorkizunean gainditzen zaila izango den- gitarra-jotzaile onenak jo du Tolosan. Dudarik gabe, munduko onenetako bat”.

Era berean ezin ahaztu Bartzelonako The Teasers zortizkotearen kontzertu “energikoa”: “goi mailako zortzi musikari taula gainean”.

Beraz, “arrakastatsua oso” aurtengo Tolosand Blues jaialdia.

Antolakuntzak eskerrak eman nahi dizkie aipatutako arrakasta posible egin duten guztiei: “sponsorrak, publikoa, taldeak, ahaztu gabe Carnicas Goya, eta Txinparta zein Ero Etxeko sukaldariak”.

14. edizioari begira jarria da jada lantaldea: “2018an berriz elkar ikusiko dugu Tolosan blues musikaz gozatzeko”.

Argazki guztiak hemen ikus daitezke.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!