Berazubi eta suhiltzaileen arteko irisgarritasuna hobetzeko lanen ondorioz, trafikoan aldaketak

Erabiltzailearen aurpegia Tolosako Udala 2017ko mar. 2a, 15:02

Berazubi eta suhiltzaileen arteko irisgarritasuna hobetzeko obrek aurrera darraite, eta urtarrilean abiatutako lehen fasearen lehen zatia behin amaituta, bigarrenari ekin zaio.  

Aldaketa honek trafikoan eragina izango du. Mozketa batzuk egingo dira honako kaleetan:

  • Iurramendi pasealekua, kiroldegi zaharar zegoen tarte horretan

  • Martin jose Iraola kalea, Paper Eskolako atzean

    Aurreikuspena da lanorduetan trafikoari itxita egotea (goizeko 8etatik arratsaldeko 18:00etara). Ordutegi horretatik kanpo ireki egingo da eta sartu-irteerak era arruntean egin ahal izango dira. Fase hau 3 astez luzatuko da.

    6 hilabete iraungo duen lehen faseak, 3 zati

    Lehen fase hau gauzatzeko aurrekontua 370.122 eurokoa izango da, eta gehienez ere 6 hilabeteko epean amaituko dira obrak. Aurrekontua dela eta, ezinbestekoa izan da aurreikusitako lanak hiru ataletan zatitzea:

    1. zatia: Berazubiko biribilgunea – Iurreamendi egoitzako sarrera. 2. zatia: Iurreamendi egoitzako sarrera – suhiltzaileen biribilgunea. 3. zatia: Berazubiko biribilgunearen eskuineko espaloia.

    Oinezko bidea eta zirkulazioa hobetzea helburu

    Proiektuaren helburua da Amarotz eta Berazubi auzoen arteko oinezko bidea eta zirkulazioa hobetzea eta erraztea, hori baita Amarotz auzoan bizi diren herritarrek erdigunera joateko gehien erabiltzen duten ibilbidea. Horrez gain, Martin J. Iraola kalearen eta Kondeaneko aldaparen arteko lotunearen baldintzak hobetu nahi dira lan hauekin.

    Ingurune horren urbanizazioan hainbat gabezia eta hutsune daude, batez ere espaloien zabalerari eta kontserbazio-egoerari dagokionez, baita kaleko argiztapen-mailari dagokionez ere.

    Oinezkoen zirkulazioa hobetzeko neurri nagusia espaloien zabalera handitzea izango da. Martin J. Iraola kaleko beheko aldean, Berazubiko biribilgunearen eta Iurreamendi pasealekuko bidegurutzearen artean, estutu egingo da errepidearen zabalera (7 metrotik 6 metrora murriztuko da), eta eskuineko espaloia zabaldu egingo da (3,5 metrokoa izango da, gaur egungoa baino metro bat zabalagoa). Horri esker, oinezkoek erosoago ibili ahal izango dute, eta bide segurtasuna ere hobetu egingo da, ibilgailuek moteldu egin beharko baitute abiadura.

page1image17192 page1image17352

Bestalde, hobetu egingo da Martin. J. Iraola kalearen eta Kondeaneko aldaparen arteko lotura, azken horren malda murriztu eta lotunearen erradioa handitu egingo baita, lotune hori lekuz mugituta.

Kaleko argiak berritu egingo dira, eta euri-uren sare berri bat jarriko da, gaur egungoa ez baitago egoera onean. Horrez gain, errepideetako seinalizazio horizontala eta bertikala berrituko da, eta gaur egungo barandak margotuko dira, dauden lekutik mugitu gabe. 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!