Atxagaren “Declaración de Guillermo” antzezlana, Jose Cruz Gurrutxagaren eskutik

Erabiltzailearen aurpegia Tolosako Udala 2017ko urtarrilaren 20a

Bernardo Atxagaren kontakizun bat eszenaratuko du Jose Cruz Gurrutxagak “Declaración de Guillermo” lanean; ostiralean izango da Leidorren, 20:30ean.

Bi etorkinen istorioa kontatzen du; hain zuzen ere, 1960ko hamarkada hondarrean Cordobako Rute herritik Euskal Herrira lantegi batera lan egitera iritsitako Guillermo eta Peperen istorioa.

Ilusioa, toki berriak, badaezpadako etorkizuna eta oroitzapenez beteriko maleta bat, iraganetik heldu dena etorkizun berri bat eraiki beharrez, atzean utzirik maitasuna, etxekoak eta sorterria, hots, ezezagunaren aurkako babesgarri guztiak. Protagonista biak bide horri lotzen zaizkio ezagutzen ez duten etorkizun bat eraiki nahian, eta etorkizun horretan aurkituko dituzte esperientzia berriak eta bide-bukaera bana. Ikusleak, aldiz, batere espero ez duen amaiera bat.

Neguko kulturzalen txertatutako lehen ekitaldia da, eta oraindik ale gutxi batzuk eskuragarri daude. Guztira Kulturzale txartelean 9 ikuskizunak daude sartuta. Banaka erosiko bagenitu 99 euroko kostua dute. Baina Kulturzale erosiz gero, 40 eurotan geratuko litzaiguke sorta osoa. Kultur etxeko harreran eskura daiteke astelehenetik ostiralera goizez (10:00-13:00) zein arratsaldez (16:00-19:00).

Norbaitek informazio gehiago beharko balu, Kultur etxera jo dezake, 943 670 383 telefonora deitu edo kultura@tolosa.eus -era idatzi. 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!