Jaiotzen lehiaketan izen emateko epea zabalik urtarrilaren 2ra arte

Erabiltzailearen aurpegia Tolosako Udala 2016ko abenduaren 28a

Tolosako Errege kabalgataren antolaketa taldeak urteroko jaiotza lehiaketa antolatu du.

Tolosako Errege kabalgataren antolaketa taldeak urteroko jaiotza lehiaketako oinarriak prestatu ditu:

Izen ematea Kultur Etxean egin behar da, urtarrilaren 2a baino lehen, goizez; egunean bertan ez da lanik onartuko. Ohiko modura, izena eman duten jaiotza guztiek urtarrilaren 5eko Errege Kabalgatan parte hartuko dute. Horretarako, Aranburu Jauregira eraman behar dira urtarrilaren 3an, 17:30etatik 20:30ak arte eta ikusgai egongo dira urtarrilaren 4ra arte.

Jaiotzen Lehiaketan parte hartu dutenek, urtarrilaren 5ean –Errege Kabalgata egunean– 17:30ean joan beharko dute Aranburu Jauregira beren Jaiotza hartzera gero Kabalgatan parte hartzeko.

Epaimahaiko kideak aisialdiko begiraleak izango dira. Sariak erregeek emango dituzte Zerkausian kabalgata egunean ibilbidea amaitu ondoren.

Sariak hauek izango dira:

1. saria: 40 €ko erosketa tiketa taldeko partaide bakoitzarentzat.

2. saria: 30 €ko erosketa tiketa taldeko partaide bakoitzarentzat.

3. saria: 20 €ko erosketa tiketa taldeko partaide bakoitzarentzat. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!