Tolosako kaleak atontzeko apaingarri jasangarriak egin dituzte ikasleek

Erabiltzailearen aurpegia Tolosako Udala 2016ko abenduaren 27a

Tolosako ikasleek Tolosako Udalaren ESKOLA AGENDA 21 proiektuaren barruan, Gabonetan herria apaingarri jasangarriekin apaindu dute. Berrerabilitako materialez egindako apaingarrik kokatu dituzte Tolosako hainbat plazetan, hondakinak eta energia kontsumoa gutxitzeko asmoz.

Patxi Amantegi Ingurumen zinegotziak energia eta baliabide naturalak mugatuak direla aipatu du: “Gure planetak berezko muga naturalak ditu. Lehenago edo beranduago gure kontsumo ohiturak aldetzera behartuta egongo gara. Tolosako ikastetxeek egin duten lanarekin argi geratzen da badela beste modu bat kaleak apaintzeko, energia gasturik eragin gabe eta eta berrerabilitako materiala erabiliz". 

Etxeetan ere zentzugabeko kontsumoaren aurrean keinu jasangarriak egitera animatu ditu herritarrak Tolosako Udalak, otorduetan ere jaki jasangarriagoak erosiz eta baita opariak aukeratzeko garaian ere. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!