Abendura bitarteko haur zine bonoa salduko dute larunbatetik aurrera

Erabiltzailearen aurpegia Tolosako Udala

Azaroaren 13an hasi eta abenduak 11a bitarte, sei film ikusteko aukera izango dute haur eta gaztetxoek; horietatik lau euskaraz eskainiko dituzte. Filmak igande eta jaiegunetan proiektatu dituzte, 17:00etan. Larunbat honetan ekingo zaio bonuen salmentari.

EGITARAUA

  • Azaroak 13, igandea: Phantom boy (euskaraz) 85 min. denentzat

  • Azaroak 20, igandea: Trolls (gazteleraz) bonutik kanpo 90 min. Denentzat. Bonutik kanpo (+3,5 €)

  • Abenduak 4, igandea: Tximinoen erresuma (euskaraz) 100 min. denentzat

  • Abenduak 6, asteartea: Laban (euskaraz) 49 min denentzat

  • Abenduak 8, osteguna: El techo del mundo (gazteleraz) 82 min. denentzat

  • Abenduak 11, igandea: Ozzy (euskaraz) 90 min. Denentzat

Azaroaren 20an estreinatuko da Trolls filma; hori dela eta, bonutik kanpo geratuko da eta bonudunek 3,5€ gehiago ordaindu beharko dute.

Ekimen horren helburu nagusia da haurrek zinemarako zaletasuna sustatzea, baita euskarazko filmak eta zine europearra hedatzea ere.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!