Orixe BHI kide den 'Our future abroad?' proiektuko holandar partaideei harrera udalean

Erabiltzailearen aurpegia Tolosako Udala 2016ko azaroaren 1a

2014tik "Our future abroad?" proiektuan dihardute ikasleen etorkizunaz, kokalekuak, eta bakoitzaren ezaugarriak aztertzen. Orixe BHI, Sint Ursula ikastetxe holandarra eta Frantziako Liceo Pierre Mendes dira partaideak. Tolosako alkate Olatz Peon Ormazabalek harrera egin die udalean.
 

Egindako ekoizpenak blog batean jarriko dituzte, eta azaroaren 3an Topic-en ikusgai egongo den expo eta ikuskizun batean bistaratu ahal izango dituzte interesatuek. Proiektuak Frantzian emango dio amaiera hiru urteko ibilbideari 2017ko apirilean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!