Irakurketa klubak urriaren 17an irekiko ditu ateak

Erabiltzailearen aurpegia Tolosako Udala 2016ko urriaren 14a

Astelehenean, urriaren 17an, ekingo zaio Tolosako Udal Liburutegiak antolatutako Irakurketa klubaren jardunari, eta Katixa Agirre bertan izango da. Azken edizioan bezalaxe, eskaintza anitza da: eleberriak euskaraz, eleberriak gaztelaniaz, komikiak, etab.

Ekintza doakoa da eta ez da derrigorrezkoa izena ematea. Horrez gain, hiru saiotan idazlea ezagutzeko aukera izango da: Katixa Agirre, Jasone Osoro eta Karmele Jaio dira aipatutako egileak.

Saio guztietako liburuak liburutegiko erakusmahaian maileguan hartzeko aukera izango da. Lehenengo saioko liburua, hau da, Katixa Agirrerena, dagoeneko eskuragarri dago. Animatu parte hartzera!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!