Barneko eta kanpoko hormen zenbait eremu ere zikinduta daude eta junturak hondatuta, eta, beraz, mantenu orokorreko esku-hartze argiak egin behar dira horietan. Aurreko guztia aintzat hartuta, lehenbiziko esku-hartzea gaur egungo estalkia kentzea izango da eta, horretarako, eusten duten egurrak aldatu beharko dira. Honako hau izango da lanen garapena:
• Estalkian eta atearen goiko aldean egin beharreko lanak
- Gaur egungo uralitazko estalkia eta egurrezko zorua kentzea.
- Estalkiko oinarriak pikatzea eta hobetzea, kareore edo mortero erretxinadunekin. Harrizko goiko aldeak sendotzea, eta dagozkion garbiketak egitea.
- Egurrezko habeak eta gapirioak kentzea, eta estalkiari eusteko egitura metaliko berriak jartzea. Beheko aldean, bakelita-egurrezko xaflaz eginiko sabai eskegi bat jarriko da.
- Arkuetan, barneko eta kanpoko goiko eremuetan eta harrizko erlaitz perimetralean dauden elementu solteak finkatu egingo dira.
• Mantenu-lan orokorrak
- Kareharrizko harrien garbiketa orokorra egingo da, baita harrien arteko mortero-junturena ere, hareazko txorrotarekin.
- Harrien arteko juntura guztiak, ezarriak nahiz ezarri gabekoak, berriro bete eta sendotuko dira, karrakatze eta mortero bereziekin.
- Azkenik, barneko eta kanpoko horma-atal guztiei uraren aurkako tratamendu hidrofugoa emango zaie siloxano gardenen bidez.
• Instalazioetako lanak
- Estalkiko zorrotena erdi ezkutatuan jarriko da paramentu bertikaletan, eta hasiera batean plazako zorura isuriko da ura.
- Eraikina bera argiztatzeko argiak jarriko dira.
• Estalkia konpontzeko lanak
- Estalki berria material noblez eta ekologikoz egitea planteatu da; hala, zinkekoa izango da estalki hori, antrazita akaberarekin.
- Sabai aizun eskegi bat izango du, bakelita-egurrezko xafla batzuk eutsiko dituzten elementu metalikoekin.
- Beharrezkoa bada, erregistroak muntatuko dira sabaietan, estalkiko eremuetara iritsi ahal izateko.
Eraberritze lanak bihar hasiko dira, irailaren 28an, eta bi hilabeteko epean amaituko direla aurreikusi da.